Bideo dei bat egin
Maiz ikusten ez dituzun lagunak edo senideak al dituzu? Aurrez aurre txateatzeko,
zergatik ez saiatu bideo-dei batekin?
Bideo-deiak sareko zerbitzua dira eta, bideo-deiak egin ahal izateko, 3G sarearen
estalduran egotea beharrezkoa da.
Eskuragarritasunari eta kostuei buruzko informazioa lortzeko, jo sareko zerbitzu-
-hornitzailearengana.
Bideo-deiak bi pertsonaren artean egin daitezke soilik, eta ezin dira egin beste datu-,
bideo- edo ahots-deiak abian diren bitartean.
Bideo-deiak kontaktuei egitea
1 Hautatu >
Kontaktuak
eta kontaktua.
2 Kontaktu-txartelean, hautatu
Bideo-deia
.
38
Telefonoa
Besterik adierazi ezean, aurrealdean dagoen kamera bideo-deietan erabiliko da.
Bideo-deiak hasteak luze jo dezake.
Deia abian denean, zure eta deitu diozun pertsonaren bideo bat ikusiko duzu.
Soinua bozgorailutik dator. Deitu diozun pertsonak bideoa bidali nahi ez badu,
bere ahotsa bakarrik entzungo duzu eta baliteke irudi bat edo pantaila hutsik
ikustea.
3 Bideo deia amaitzeko, sakatu amaitzeko tekla.
Bideo-deiak telefono-zenbakiei egitea
1 Hasierako pantailan, sartu telefono-zenbakia.
2 Hautatu
>
Bideo-deia
.