Larrialdi-deiak egin
1
Ziurtatu telefonoa piztuta dagoela.
2
Egiaztatu seinaleak behar besteko indarra daukan ala ez. Beharbada, hurrengo urrats hauek ere jarraitu beharko
dituzu:
•
Sartu SIM txartela.
•
Desaktibatu telefonoan aktibatu dituzun dei-murrizketak, hala nola, deien debekuak, markatze finkoa edo
erabiltzaile talde itxia.
•
Ziurtatu gailua ez dagoela lineaz kanpoko profilean edo hegaldi profilean.
•
Telefonoaren pantaila eta teklak blokeatuta egonez gero, desblokea itzazu.
3
Sakatu amaitzeko tekla behin eta berriz, hasierako pantaila bistaratzen den arte.
4
Idatzi zauden tokiko larrialdi zenbaki ofiziala. Larrialdi deien zenbakiak tokiaren arabera alda daitezke.
5
Sakatu deitzeko tekla.
6
Eman ezazu beharrezko informazioa ahalik eta zehatzen. Ez amaitu deia hori egiteko baimenik ez den bitartean.
Telefonoa lehenengo aldiz piztean, Nokia kontu bat sortzeko eskatuko zaizu. Kontua konfiguratu bitartean larrialdi-deiak
egiteko, sakatu deitzeko tekla.
Garrantzitsua: Telefonoak Internet bidezko deiak onartzen baditu, aktibatu sare mugikor nahiz Internet bidezko deiak.
Horrela, telefonoak larrialdi-deiak egiteko mugikorraren sarea eta Interneteko zerbitzu-hornitzailea erabiliko ditu. Ez da
uneoro konektatzeko aukera izatea ziurtatzen. Ez zaitez inoiz egon haririk gabeko telefono baten menpe komunikazio
garrantzitsuetarako, adibidez, osasun-larrialdi baterako.