Idatzi teklatuarekin
Telefonoak teklatu osoa du.
1
Funtzio-tekla. Teklen goialdean dauden karaktere bereziak txertatzeko, sakatu
funtzio-tekla eta, ondoren, sakatu dagokion tekla. Karaktere berezi bat baino
gehiago jarraian idazteko, sakatu funtzio-tekla bi aldiz. Modu normalera
itzultzeko, sakatu funtzio tekla berriro.
2
Maius tekla. Maiuskulen eta minuskulen artean aldatzeko, sakatu Maius tekla
bi aldiz. Minuskulen idazteka moduan zaudela maiuskula bakarra sartzeko, edo
alderantziz, sakatu Maius tekla eta, ondoren, sakatu nahi duzun alfazenbakizko
tekla.
3
Sym tekla. Teklatuan agertzen ez diren karaktere bereziak txertatzeko, sakatu
Sym tekla eta hautatu sartu nahi duzun karakterea.
4
Atzera egiteko tekla. Karaktere bat ezabatzeko, sakatu atzera-tekla. Karaktere
bat baino gehiago ezabatzeko, eduki sakatuta atzera-tekla.
5
Sartu tekla. Kurtsorea hurrengo lerrora edo hurrengo idazketa-eremura
eramateko, sakatu Sartu tekla. Funtzio gehigarriak uneko testuinguruan
oinarritzen dira. Adibidez, web-arakatzailearen web-helbidearen eremuan, Sartu
teklak Joan ikonoaren funtzioa du.
6
Ktrl tekla.
Sartu hizkiaren aldaera bat
Besteak beste, tiletdun hizkiak sar ditzakezu. á hizkia txertatzeko, eduki sakatuta
Sym tekla eta, ondoren, sakatu A behin eta berriz, nahi duzun hizkia bistaratzen den
arte. Hizkien hurrenkera eta erabilgarritasuna hautatuta duzun idazketa-
-hizkuntzaren araberakoak dira.