Sinkronizatu musika gailuaren eta PCaren artean
PCan duzun musika telefonoan entzun nahiko zenuke? Nokia Suite aplikazioa da
telefonoan musika kopiatzeko modurik bizkorrena, eta musika-bildumak kudeatzeko
eta sinkronizatzeko erabil dezakezu.
1 Konektatu telefonoa ordenagailu bateragarri batera USB datu-kable bateragarri
batekin.
2 Telefonoan, pasa hatza jakinarazpen-eremutik behera eta hautatu
USB
>
Nokia
Ovi Suite
.
3 Ordenagailuan, ireki Nokia Suite. Ziurtatu Nokia Suite aplikazioaren azken
bertsioa duzula. Informazio gehiago eskuratzeko, ikusi Nokia Suite zerbitzuaren
laguntza.
Deskargatu Nokia Ovi Suite-ren azken bertsioa www.nokia.com/support helbidean.
Musika-fitxategi batzuk eskubide digitalen kudeaketaren (DRM) bidez babestuta
egon daitezke eta ezin dira telefono batean baino gehiagotan erreproduzitu.