Nokia E6 00 - Telefonoa lehen aldiz erabiltzea

background image

Telefonoa lehen aldiz erabiltzea
Hasi telefonoa erabiltzen: kopiatu kontaktuak, mezuak eta telefono zaharreko

bestela edukia. Telefonoa lehenengo aldiz pizten duzunean, telefonoak oinarrizko

zeregin guztietan gidatuko zaitu. My Nokia zerbitzura ere harpide zaitezke,

telefonoari etekin handiena ateratzeko aholkuak eta trikimailuak jasotzeko.

Ekintzaren bati ekiteko, hautatu . Ekintzaren bat saltatzeko, hautatu .

Nokia zerbitzuak erabiltzeko, sortu Nokia kontu bat. Interneteko konexioa behar

duzu. Kostu posibleei buruzko informazioa jasotzeko, jarri sareko zerbitzu-

-hornitzailearekin harremanetan. Ezin baduzu Internetera konektatu, kontua

geroago sor dezakezu.

Dagoeneko Nokia kontua baduzu, idatzi erabiltzaile-izena eta pasahitza, eta hautatu

.

18

Lehen urratsak

background image

Aholkua: Pasahitza ahaztu zaizu? Mezu elektroniko batean edo testu-mezu batean

bidal diezazuten eska dezakezu.

Erabili Telefono aldaketa aplikazioa zure edukia kopiatzeko, adibidez:

Kontaktuak

Mezuak

Argazkiak

Bideoak

Posta-kontua konfiguratzen duzunean, sarrerako ontzia hasierako pantailan erakuts

dadin ezar dezakezu, posta erraz begira dezazun.

Telefonoa konfiguratzen ari zarela larrialdi-dei bat egin behar baduzu, sakatu

deitzeko tekla.