Sartu SIM txartela eta bateria
Garrantzitsua: Gailua SIM txartel estandarrarekin (ikus irudia) soilik erabiltzeko
diseinatuta dago. SIM txartel bateraezina erabiliz gero, txartela edo telefonoa kaltetu
eta txartelean gordetako datuak honda daitezke. Jarri harremanetan mugikorraren
operadorearekin mini-UICC txatala nola erabili jakiteko.
1 Itzali telefonoa.
2 Sakatu atzeko estalkia eta bultza behera, kendu estalkia.
10
Lehen urratsak
3 Kendu bateria, sartuta badago.
4 Erabili azkazala SIM txartelaren euskarria kontuz ateratzeko. Ezin da euskarria
kendu.
5 Ziurtatu txartelaren kontaktuak behera begira daudela, eta sartu SIM txartela.
Bultza euskarriari bere lekuan geratzen den arte.
6 Lerrokatu bateriaren kontaktuak, eta sartu bateria.
Lehen urratsak
11
7 Zuzen itzazu goiko estalkiko koskak euren lekuetara, eta bultza behera estalkia
bere lekuan helduta geratzen den arte.
Kendu SIM txartela
1 Itzali telefonoa.
2 Atzeko estalkia kendu.
3 Kendu bateria, sartuta badago.
4 Erabili azkazala SIM txartelaren euskarria kontuz ateratzeko. Ezin da euskarria
kendu. Kendu SIM txartela.