Nokia E6 00 - Bidali argazkiak edo bestelako edukia beste gailuetara Bluetooth bidez

background image

Bidali argazkiak edo bestelako edukia beste gailuetara Bluetooth bidez
Bluetootha erabil dezakezu zure lagunen gailu bateragarrietara eta ordenagailura

argazkiak, bideoak, bisita-txartelak, egutegiko sarrerak eta eduki gehiago bidaltzeko.

Hainbat Bluetooth konexio izan ditzakezu aktibatuta aldi berean. Adibidez,

entzungailu bateragarri bat konektatuta badago, aldi berean fitxategiak bidal

ditzakezu beste gailu batera.

1 Eduki sakatuta elementua, adibidez, argazkiren bat. Pop-up menuan, hautatu

Bidali

>

Bluetooth bidez

.

2 Hautatu zein gailutara konektatu nahi duzun. Zuk nahi duzun gailua agertzen ez

bada, bilatzeko, hautatu

Gailu gehiago

. Bilatzerakoan, inguruko Bluetooth

gaitasuneko gailuak agertzen zaizkizu.

3 Beste gailuak kodea eskatzen badu, sartu kodea. Kodea, zuk zeuk zehatz

dezakezuna, bi gailuetan sartu behar da. Zenbait gailuren kodea finkoa da.

Xehetasunak eskuratzeko, ikus beste gailuaren erabiltzailearen gida.
Kodeak uneko konexiorako balio du soilik.