Argazkien eta bideoen kokapen-informazioa gordetzea
Argazki edo bideoak zehazki non atera zenituen gogoratzea zail egiten bazaizu,
kokalekua automatikoki graba dezan konfigura dezakezu telefonoa.
Hautatu >
Kamera
.
Kokapenari buruzko informazioa argazki edo bideo batean erants daiteke, kokapena
GPS edo sare-metodo bat erabiliz zehatz badaiteke. Kokapen-informazioa duen
argazki edo bideo bat partekatzen baduzu, argazki edo bideo horiek ikusten
dituztenek ere ikusgai izango dute kokapen-informazioa. Kokapena zehazteko
funtzioa desaktiba dezakezu kameraren konfigurazioan.
Kokapena grabatzeko eginbidea aktibatzea
Hautatu
> >
Gorde kokal. informazioa
>
Bai
.
Baliteke zenbait minutu behar izatea kokapenaren koordenatuak lortzeko.
GPS seinaleen erabilgarritasuna eta kalitatea zenbait faktorek zehazten dute, hala
nola, zure kokapenak, sateliteen kokapenak, eraikinek, oztopo naturalek,
eguraldiaren egoerak eta Estatu Batuetako gobernuak GPS sateliteetan egiten dituen
doikuntzek. Baliteke GPS seinaleak erabilgarri ez egotea eraikinen barruan edo
lurpean.
Ez erabili GPSa kokapen zehatza neurtzeko eta inoiz ez oinarritu GPS eta mugikorren
sareek kokapenari buruz eskainitako informazioan soilik.
Kokapen-informazioaren adierazleak:
— Kokapen-informazioa ez dago eskuragarri. Baliteke kokapen-informazioa
argazkietan edo bideoetan ez gordetzea.
64
Kamera
— Kokapen-informazioa eskuragarri dago. Kokapen-informazioa argazkietan edo
bideoetan gordetzen da.